Pasai Donibanen dagoen Museoaren berriztapenerako dokumentatze-lanak, afitxen testuak eta berriztapenaren beraren komisario-lanak. Barne-lanak Ana Sistiaga eta Diana Gorostidiren ardura izan ziren, eta diseinu grafikoa, berriz, Lanzagorta Estudioarena.
Museoaren diskurtsoa ardatz baten inguruan antolatu eta geletako euskarri grafikoak berritu eta erakusketa modernizatu egin zen, Museo-Etxearen xarma eta izaerari eusten zitzaion bitartean.